Euskadi harro egon daiteke, berdingabea eta munduan erreferentea den enpresa-eredu bat baitu: kooperatibismoa. Eredu horrek oinarritzat ditu demokrazia, ekitatea, elkarlaguntza, erantzukizuna, elkartasuna eta berdintasuna. Euskal kooperatibismoak 150 urte bete ditu. Historia horren barruan, oso garrantzitsuak dira asoziazionismoa eta Kooperatiba Mugimenduaren ordezkaritza, 30 urte baino gehiago bete baitituzte.
Enpresa kooperatiboen lehen federazio sektorialak 80ko hamarkadaren amaieran sortu ziren. 1996an sortu zen KONFEKOOP, Euskadiko kooperatibak erakundeen aurrean ordezkatzeko.
Urte askoan, enpresa kooperatiboen hainbat federaziok eta elkartek osatu zuten Euskadiko kooperatibismoa, baina pixkanaka-pixkanaka, integratzen hasi zen, lehenik eta behin Erkiden, harik eta 2020an Euskadiko kooperatibismo guztia KONFEKOOPen elkartu zen arte.